lunes, 24 de mayo de 2010

KONEKTOREA EGITEN









4. mailakoek konektorea deitzen den jostailua egin dugu . Nola egiten den azalduko dizuegu:


MATERIALA:

· Kartoizko kutxa bat ( folio tamaina baino handiagoa)

·Kableak

·Iltzeak

·Bonbilla

·Bonbilla-etxea

·Pila

·Mapa

·Zinta isolatzailea

·Klipak

·Zikaia

PROZESUA:

1.Lehenengo,mapa margoztu behar da.

2.Bigarrenez, kutxa forratu ezazu.

3.Hori egin eta gero, mapa itsatsi kutxan eta plastifikatu behar da.

4.Gerotxoago, zikaiekin zuloak egin behar dira iltzeak sartzeko.

5.Ondoren, iltzeak sartzen dira eta kableak neurtzen dira.

6.Hori bukatu eta gero, kableen puntak zuritu eta iltzeetan kiribildu behar dira. Kontuz, ondo lotzeko eskualde edo mendien izenak beraiei dagozkien mapa esparruekin.

7.Hori egin ondoren, bonbilla ipintzeko zuloa egiten da, eta bonbilla-etxea sartzen da. Bertan, kable baten muturra lotzen da. Bigarren muturra, pilaren borne batean lotzen da. Lanpara-etxearen torlojuan lot ezazu bigarren kable bat eta kanpora atera behar duzu. Aurretik neurtu zein luzera behar duen.

8.Hori bukatu ondoren, beste kable bat, 3.a , pilaren bigarren bornean lotzen da eta kanpora ateratzen da.

9. Hau egin eta gero, klipak ipintzen dira kanpora ateratako bi kableen puntetan.

10. Bukatzeko, zinta isolatzailea ipintzen da kable hari guztiak isolatzeko. Baduzu prest konektorea jolasteko, ondo pasa!

NEREA SCHIRINZI

















































viernes, 21 de mayo de 2010

6.MAILAKOEK ANTOLATUTAKO ERAKUSKETA

Egun hauetan aukera ederra dago mineralak, fosilak, harriak ... ikusteko laborategian.
6. mailako ikasleek prestatu dute erakusketa hau, eta begi bistan dago gai horretaz asko ikasi dutela.
Landerrek ekarritako marrazoaren hortza izugarri gustatu zaigu baita urrea eta merkurioa ere.
Oso gustura ibili gara laborategian burdinolak zer ziren irakurtzen, aluminio eta burdinaren pisuak konparatzen, eta fosil harrigarri horiek ikusten.
Hemendik esan nahi diegu 6. mailakoei


eskerrik asko !!!!!!!!!!!!!

https://picasaweb.google.com/kareagagoikoa/MINERALENERAKUSKETARAKOBISITA3MAILA#5473825086895918178

jueves, 13 de mayo de 2010

ZINEMARA JOAN GARA


Gaur gelakideekin filme bat ikustera joan naiz Sozial Antzokira. Filmea Holandara doazen

bi txinatarri (ama eta alaba)buruzkoa da.


Winky eskola berrian hasten da eta hor zirikatzen dute. Eskolatik irten eta gero ihes egiten du triste dagoelako. Kalean , belardi batean, zaldi bat topatzen du, laztandu eta gustura sentitzen da . Gero amak haserre etxera eramaten du neskatoa . Egun batzuk igaro eta gero, bilatzera doa baina ez dago betiko zelaian.


Bere zaintzaileen etxean gaixo aurkitzen du. Hil egiten da. Laster, gabonak heldu eta San Nikolas Winkiren gelara doa . Neskak zaldi bat eskatzen dio eta pelutxezko txakur bat oparitzen

dio. Erabat minduta txarto erantzuten dio, eta irakasleak gelatik kanpo ateratzen du.



Nahigabe San Nikolasen zaldia hartzen du berarena delakoan, bere bizikletan lotuta zegoelako.Gero itzultzen dio zaldia. Azkenean, San Nikolasek esan zion ea bere zaldia denboraldi baten zaintzen duen. Horrela konpontzen da sortutako arazoa.
Asko gustatu zaigu gelako guztioi eta zuei ikustea gomendatzen dizuegu.
OIER ANTUÑAÑO