viernes, 27 de mayo de 2016

ZIKLOKIDEEKIN JOLASTEN

ZIKLOKIDEEKIN JOLASTEN

4. mailakoak gure gelara etorri dira konektoreak nola egin dituzten azaltzera, eta bide batez, Bizkaiko eskualdeak ikasi ditugu.
Gero geuk ere azaldu diegu nola egin dugun Hiru lerrotan jolasa, eta primeran pasatu dugu jolasten.
Gure ustez ondo legoke beste topaketa bat egitea!!!!




































https://picasaweb.google.com/kareagagoikoa/6289486481034047105

domingo, 15 de mayo de 2016

LANDAREAK

NAHI DUZU GUREKIN ESPERIMENTU BAT EGIN?


Hiru edalontzitan baba bat jarri genuen baldintza desberdinetan:

  • Lehenengo edalontzian  urez bustita zegoen kotoi batekin eta leku argitsu batean utzi genuen hazia. Gure asmoa zen berriro ez ureztatzea .
  • Bigarren edalontzian zegoen baba baldintza berdinetan jarri genuen, baina gure nahia zen behar zuenean ureztatzea.
  • Azkenik, hirugarren baba ureztatzea erabaki genuen, baina armairu barruan utzi genuen.
Gure hipotesiak hauexek ziren: Lehenengoa ez zela ernamuinduko urik gabe, bigarrena arazorik gabe ernamuinduko zela ura eta argitasuna zituelako, eta hirugarrenari zegokiona, argirik gabe ez zuela aurrerapenik egingo.

Baina.......gure hipotesiak porrot eginda gelditu ziren!!!
Ernamuindu zen bakarra armairuan zegoena izan zen!!!

Argazkian ikus daiteke egun batzuk pasa eta gero, 25 cm-ko garaiera zuela eta zuri zuria zegoela , ezin zuelako fotosintesirik egin. Beraz lurrean jarri genuen eta....





ordu batzuk pasa ondoren, landarea berdatu egin zen.

















Orain  kolore polita dauka eta oso osasuntsu dago behar duen guztia baitu: eguzkiaren energia, karbono dioxidoa, ura , gatz mineralak eta gure abotsak bere inguruan!!!!




lunes, 9 de mayo de 2016

domingo, 1 de mayo de 2016

LANDAREEN BIZITZARI BURUZKO INFORMAZIOA