lunes, 13 de noviembre de 2017

2.ZIKLOA GORBEIAN

Urriaren 20an Sarriara joan ginen Gorbeiako parketxea bisitatzera. Han ataratako argazkiak ikusteko klikatu hemen .

jueves, 1 de junio de 2017

IRAKURKETA PARTEKATUA









KARRANTZARAKO TXANGOA





Atzoko txangoan Pozalaguako kobazuloa ikustera joan ginen autobusez. Autobusean abesten eta lo egiten joan ginen. Pozalaguako leizezulora aiegatu ginenean, gauza asko ikusi
genuen, adibidez: koralinak, estalagtitak,estalagmitak,tubularrak...
Kobazulotik atera ginenean, hamaiketakoak jan genituen eta landa batean jolasten aritu ginen. Geroago, zezen plazara joan ginen, eta futbolean jokatu genuen.
Azkenik,4.B-kook Champions league irabazi genuen, eta Basaurira aiegatu ginenean izozki bat erosi genuen.
Oso egun polita eta dibertigarria izan zen.

Beñat eta Gorka


Atzo Pozalaguako kobara joan ginen. Bidaian abesten egon ginen Pozalaguara heldu arte. Kobako gidariak esan zigun barruan hotz handia egiten zuela. Geroago koban sartu ginen eta estalagtitak, estalagmitak, koralinak, tubularrak eta zutabeak ikusi genituen. Leizezulotik atera aurretik jolas bat egin genuen: gidariak aipatzen zituen formak aurkitu behar genituen.
Kobatik atera ginenean El Suceso auzora joan ginen bazkaltzera. Ondoren, txakur bat etorri zitzaigun
eta Luna izena ipini genion, eta berarekin jolasten egon ginen.
Azkenik, zezen plazara joan ginen, eta 4. mailakook partida bat egin genuen eta 4.B kook irabazi genuen. Partida amaitu zenean, autosusean sartu ginen eta handik ordu batera eskolara ailegatu ginen. 
Oso ondo pasatu genuen eguna.

Saioa eta Izaro


Goizeko 09:00etan autobusera igo ginen. Autobusean kantatzen eta hitz egiten joan ginen. Andereñoek eta Josuk, autobus gidaria, ere parte hartu zuten. Ordu bat eta erdi iraundu zuen bidaiak.
10:30 ean leizezulora aiegatu ginen. Hango gidariak koba osoa erakutsi zigun. Koban forma desberdinak aurkitu genituen, adibidez: lehoi aurpegi bat, hartz bat, sorgin bat, Marijaia eta beste forma harrigarri batzuk. Kobako bizitaldiak ordu bat iraundu zuen.
Ondoren, El Suceso auzora joan ginen hamaiketakoa jatera, eta ondoren, jolas desberdinetan jolastu genuen.Txakur bat aurkitu genuen eta Luna izena ipini genion. Gero zezen plazara joan ginen eta hor chanpions league jokatu genuen.4.A 4.B  kontra eta oso ondo pastu genuen. Azkenik,  etxera bueltatzeko ordua ailegatu zen, Basaurin gure etxekoak gure zain zeuden eta.

Paula eta Ainhoa

lunes, 22 de mayo de 2017

MARIBEL AIERTZA IDAZLEAREKIN

MARIBEL AIERTZA IDAZLEAREKIN



Maribel Aiertzaren "Mara eta Izar saltzailea" liburua irakurri ostean, idazlea etorri zen eskolara.
Maribel oso pertsona atsegina, interesgarria eta hurbila iruditu zitzaigun, eta galdera pilo bat egiteko aukera eman zigun.
Oso esperientzia ahaztezina izan zen, eta idazle baten lanaren berri izan genuen: nola hasi zen idazten, ideiak nola bereganatzen zituen, liburua nola maketatzen zen, idazteko prozesu nola eramaten zuen aurrera...

Mila esker, Maribel!!!!!

ANTZERKI TOPAKETAK

EGUN ZORAGARRIA ESZENATOKI GAINEAN
Hilabete honetan Ibaiganeko Kultur etxean "Sorginaren etxera" eta "Altxor arkeologikoa" antzezlanak aurkeztu ditugu 4. mailako ikasleok.
Aurton ere Iraideren gidaritzapean bi antzezlan zoragarri eta dibertigarri hauetaz gozatu ahal izan dugu etxekoekin batera.
Eskerrik asko guztioi zuen partaidetzagatik!!!! 


viernes, 12 de mayo de 2017

FAMILIAREKIN ERAKUSKETAN




SENIDEEKIN ERAKUSKETAN




Gure senideak deskribatzen aritu gara egun hauetan nola ikusten ditugun eta nola maite ditugun jakinarazteko.
Aldi berean haiekin izandako elkarrizketen bidez informazioa lortu dugu biografiak idazteko.
Eta azkenean gure lanak etxekoekin partekatzeko eguna heldu da. Izugarri gustatu zaigu ahaideak gurekin izatea eskolan.

Eskerrik asko etortzeagatik!

jueves, 27 de abril de 2017

sábado, 4 de febrero de 2017